XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

OBJEKTU HIGIKORRAK EGITEKO ZENBAIT IDEIA.

Bi partez osoturik daude: Batetik, zintzilikariak daude, eta bestetik eusteko elementuak.

Azken hauetarik daude zintzilikaturik lehenak.

Euskariek, hau da, euste elementuek, zurrunak izan behar dute, eta gainera, ahalik eta arinenak.

Material hauk erabiltzen dira horretarako: burdin hariak, zur arinak, ihi gunak eta abar.

Zintzilikariak objektu higikorretan bizitza duten parteak dira.

Hauk dira higitzen diren elementuak eta higigailuari xarmantasuna ematen diotenak.

Euste elementuak beti behetik gorantz eraikiko dira.

Behe aldeko elementuak egiteko, materialik arinenak erabiliko ditugu, hauek pisu txikia izan behar baitute.

Elementurik gorenak eraikuntza osoaren pisua jasan behar du; eta, horregatik, luzeena eta sendoena izango da.

Higigailu osoa orekan jartzea, lanaren parterik korapilatsuena eta interesgarriena da.

PENDULU ETA BlBRAGAILUAK.

Eskultura higikorra zoluan oinharritua ere izan daiteke.

Horretarako materialik egokiena metal hari tiratuak dira, altzairuhariak edo burdin hari galbanizatuak.